Bezeroen arreta: 943 433 684

Kafeomantzia

La cafeomancia - tu futuro en los posos de café

Irakur ezazu zure etorkizuna kafe-hondarretan.

Har ezazu kafe bat katilu zuri batean eta edan ezazu lasai, jakin nahi duzunari buruz hausnartzen duzun bitartean.

Edaten bukatzen duzunean, itxaron minutu pare bat, egin ezazu galdera ozen, eta eman buelta katiluari buruz behera jarriz plater baten gainean.

Itxaron bost minutu inguru, eta gero has zaitezke irakurtzen. Horretarako jar ezazu katilua zure aurrean, eskulekua irudizko erloju baten 12etan kokatuz, eta begira ezazu barruan.

  • Katiluaren ertza etorkizun urrunarekin dago lotua. Era berean, bidaiei, lekualdaketei eta bestelako gauzei buruz hitz egingo dizu.
  • Hondoa amodioarekin eta harreman sentimentalekin dago lotua, eta familia- edo bikote-maitasunarekin zuzeneko lotura duen guztiarekin.
  • Eta paretek oraina adieraziko dute.

Oso garrantzitsua da agertzen diren irudiak edo orbanak begiratzea eta lehen inpresioari jarraitzea. Beste era batera esanda, adibidez, suge bat burura etortzen bazaizu, ideia hori jasoko duzu, eta ez duzu pentsatu behar “suge bat da ala soka bat?”

Oinarrizko sinboloak eta horien interpretazioa

Objetuak:

  • Haizemailea: Maite den pertsonarekin topaketa bat izan daitekeela adierazten du.
  • Koroa: Indarra, balioa, lasaitasuna eta boterea irudikatzen du.
  • Kapela: Eraginkortasuna, borondatea eta irmotasuna adierazten du.
  • Makulua: Moteltasuna, traizioak, gogortasuna eta segurtasunik eza iragartzen du.
  • Ezpata: Akzioa, indarra, adorea, ausardia eta bizikortasuna iradokitzen du.
  • Aulkia: Zuhurtzia, itxaropena, atsedena eta baretasuna gomendatzen du.
  • Ohea: Mina, gaixotasuna eta agonia adierazten du.
  • Atea: Aldaketak, etxeko eta laneko aldaketak iragartzen ditu.
  • Ferra: Zortea iragartzen du ausazko jokoetan, elkarteak, zoriona.

Giza gorputza:

  • Eskua: Laguntza, elkartasuna eta ekintza betearazlea irudikatzen du.
  • Oina: Materialismoa, bilakaera eta epe laburreko aldaketak irudikatzen ditu.
  • Begia: Intuizioarekin, zolitasunarekin eta ohorearekin lotzen da.
  • Belarria: Aholkuak dira, aliatuen eta lagunen laguntzak.
  • Emakumea: Emakumezko asoziazioak, laguntasuna eta sexua.
  • Gizona: Gogortasuna eta liskarra, mina eta beldurra iragartzen ditu.
  • Bihotza: Maitasuna, erromantizismoa eta samurtasuna iragartzen du.
  • Sexua: Ideia- eta ekintza-emankortasuna, pasioa, lizunkeria eta suminaldia.
  • Ahoa: Elkarrizketa sustatzen du, baina kalumniak eta gezurrak iragartzen ditu.
  • Sudurra: Zuhurtzia iradokitzen du, distantzia jartzeak, eta mugarritzeak.

Animalia-irudiak:

  • Hegaztia: Sormena, askatasuna, azkartasuna eta irudimena adierazten du.
  • Tximeleta: Zorte ona. Espero ez diren irabaziak.
  • Felinoa: Zakarkeria, mina eta kalte konponezinak iragartzen ditu.
  • Sugea: Iruzurra, segurtasunik eza eta atsekabea adierazten du.
  • Dortoka: Babesa, kanpoko laguntzak eta jarraikitasuna iradokitzen ditu.
  • Barakuilua: Etxea, moteltasuna, ekidinezina eta betirako dena adierazten du.
  • Elefantea: Lasaitasuna, filosofia eta bakea iragartzen du. Maitasuna aholkatzen du.

Irudi geometrikoak:

  • Triangelua: Irudimena, sormena eta plano mentala adierazten du.
  • Karratua: Materialismoa, berekoikeria, setakeria eta mina iragartzen du.
  • Zirkulua: Anbibalentzia, diplomazia eta jendetasuna iradokitzen du.
  • Izarra: Arrakasta, birsortzea, balioa eta harrotasuna iragartzen du.
  • Lerroa: Noblezia, azkartasuna, eraginkortasuna eta arrakasta iragartzen du.

Zenbaki-irudiak:

Batzuetan, zenbaki gisa interpreta daitezkeen orbanak edo irudiak agertzen dira. Zenbaki bakar bat edo zenbaki-sekuentzia bat izan daiteke. Oro har, honako hau iragartzen dute:

  • 1: Hasiera, lidertza, indarra, adorea eta bultzada iragartzen du.
  • 2: Elkarteak, sozietateak, lagunak eta proiekzioa adierazten ditu.
  • 3: Sakabanatzea, atzerapenak eta puntualtasunik ezak adierazten ditu.
  • 4: Familia-batasuna sustatzen du, irmotasuna.
  • 5: Eragina du komunikazioan, bidaietan eta hitz-jarioan.
  • 6: Familia, sentsibilitatea, samurtasuna eta artea markatzen du.
  • 7: Espiritualismoa, zuhurtasuna, barnerakoitasuna eta azterketa iragartzen du.
  • 8: Ondasun materialak, lan-aldaketak eta boterea iragartzen ditu.
  • 9: Altruismoa, elkartasuna eta komunitatea adierazten du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude