Bezeroen arreta: 943 433 684

Ostalaritza kanala

Ostalaritza kanala

Gipuzkoako kafe-hornitzaile nagusietako bat gara

Kafe ona zure lokalean ere bizi da. Ostalaritzarako ditugun produktuen bidez, benetako kalitatezko kafea eskaini ahalko diezu zure bezeroei, beti izan dezaten kafe on batez gozatzeko aukera zure tabernan, kafetegian edo jatetxean.

 

Ostalaritzarako
ditugun produktuak


Ostalaritza kanala

Kafe-bihirik hoberena eskaintzen dugu ostalaritzarako. Kalitate bikaineko kafe bat edozein taberna, kafetegi edo jatetxerako, kilogramo bateko formatuan.

Funtsezko elementua da bezeroei ahoan zapore gozoa uzteko.

7 barietate aukeran:

  • % 100 Kolonbia Nahasketa
  • % 100 Kolonbia Txigorketa Naturala
  • Arabika % 100 Txigorketa Naturala
  • Arabika % 100 Ekologikoa
  • Arabika % 100 Nahasketa
  • Arabika % 100 Kafeinagabe
  • Selección Orígenes % 100 Naturala
Ostalaritza kanala

Tobera blend arabika naturalak ditugu, bai eta kafe deskafeinaturako toberak ere.

Kaferako ditugun toberek 3,5 kg-ko edukiera dute.

Ostalaritza kanala

Infusioak eta teak piramide-formako poltsa eroso eta praktiko batzuetan aurkezten dira; horietan, produktua ez da trinkotzen eta bere aroma eta zapore osoa askatzen du.

Teak
Beltza, berdea eta gorria.


Infusioak
Basafruituak, Piña colada, Kamamila gozoa, Anis-bihi berdea, Menta, Erregaliza, Rooibosa, Rooibos Kanela eta Te gorria Laranjarekin eta Limoiarekin.

Ostalaritza kanala

Kalitate handiko portzelanaz egindako katiluak; talkaren aurreko erresistentzia handia bermatzen dute, baita gaitasun termikoa eta iraunkortasuna ere.

Inoiz modaz pasatzen ez diren diseinu dotore eta denboragabeko katiluak.

Kafe hutsa edo ebakia hartzeko 65 ml-ko modelo bat daukagu, bai eta 200 ml-ko beste bat ere, kafesnea hartzeko.

Halaber, La Casa del Café etxearen diseinu esklusiboak dituzten eramateko edalontzi praktikoen bilduma moderno eta dibertigarri bat dugu. Edalontzi sorta honek FSC ziurtagiria dauka eta % 100 birziklagarriak dira.

 

Ostalaritza kanala

Askotariko azukre, azukre ekologiko eta gozagarriak ditugu.

Zenbait formatu eta aurkezpenetan eskaintzen ditugu azukre eta gozagarriak, bezero bakoitzaren premiaren arabera.

Gure azukre ekologikoa zorro % 100 konpostagarri batean dator eta % 100 birziklagarria da.

Gainerako azukreak polipropilenozko zorroetan datoz eta guztiz betetzen dituzte birziklagarritasuneko estandarrak.

Aholkularitza
eta laguntza teknikoa

Zerbitzua

Ostalaritza kanala

Kafe ona zure lokalean bizi dadin nahi dugu. Horregatik, zure negozioaren estilo eta kontzeptuari ondoen egokitzen zaizkion kafe barietateak aukeratzen lagunduko dizugu.

Horrez gain, zure bezeroei kafe onena eskaintzeko behar dituzun ekipamendu eta baliabideak aukeratzen, instalatzen eta martxan jartzen lagunduko dizugu. La Casa del Café-n marka onenetako ekipamenduekin bakarrik egiten baitugu lan. 

Bestalde, gure mantenimendu eta arreta teknikoa zure zerbitzura izango duzu, zure ekipamendu eta baliabideak behar bezela lan egiten dutela bermatzeko. Zure ekipamendua beti baldintza onenetan dagoela ziurtatzeko. Zu kalitatezko kafea zerbitzatzeaz bakarrik arduratu zaitezen soilik. 

Ostalaritza kanala

Informazio gehiago nahi duzu?

Zalantzak dituzu ostalaritza-kanalerako gure produktu eta zerbitzuei buruz? Jarri gurekin harremanetan inprimaki honen bidez izan dezakezun edozein galdera argitzeko. Pozik hitz egingo dugu zurekin.