La Casa del Café

Soilik kalitatezko kafea


Hiru dira beti kalitate bikaineko kafe bat eskaini ahal izateko sekretuak:

Lehengaia

Altuerako kafea, une onenean jasoa, eta soilik kalitate paregabeko aleak ematen dituzten kafe-soroetan hautatua.

Nahastea

Gure nahastearen sekretua da kafe onena hautatzen dugula soilik jatorri onenen artetik, gure “Kolonbiako kafea” Blenda sortu ahal izateko, baita gourmet-kafeen konbinazio zaindu bat ere, gure produktua dastatzea esperientzia paregabe bihurtzen duten zaporearekin eta aromarekin.

Txigorketa

Ale-sortak eta horien nahastea oso onak izanda ere, txigorketa da gorputz, zapore eta aromako ezaugarri nagusiak nabarmentzeko aukera ematen digun azken gakoa, horrela 1926. urtetik gure markaren bereizgarri izan den kafea lortuz.

La Casa del Café markako kafea bere krema lodiaren hur-kolore txigortuagatik bereizten da, mendiko lurren oihartzun aromatikoengatik, eta bere lurrin leunaren ukituengatik. Gorputz zoragarria eta gozoa, minutu batzuetan ahoan geratzen den oroipen garratz txiki batekin.

Deskarga ezazu kafearen jatorriei buruzko gure liburuxka

Bai

Zentrala

JUAN IRIONDO, S.A.
Zuaznabar Kalea, 49
Polígono Ugaldetxo
20180- Oiartzun
Tfno.: 943 491 642

Denda

  • San Martzial, 33
    20005-Donostia
    Tfno.: 943 433 684